Hodeiak eta ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 20a

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina ekialdetik barrena tantaren bat sar badaiteke ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira, baina azken orduetan mendebaldetik barrena hodeiak ugaritu eta zerua estaliko da. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haizeak joko du, eta tenperaturak gora egingo du gehienez 11-13 gradu harrapatuz.

Bihar goizeko lehen orduan sartuko den fronte batek zeru estalia eta euri-giroa ekarriko ditu. Zaparrada giroa nagusituko da goizean, nahiz eta ez den euri askorik egiterik espero. Hala ere, arratsaldean zehar euritarako joera areagotu egingo da eta zaparradak mardulago botako ditu eta ugaritu egingo dira, bereziki azken orduan. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Hoztu egingo du, eta gehienez 9-11 gradura iritsiko dira termometroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!