Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 17a

Giro hodeitsuarekin hasiko da eguna eta tarteka euria egingo du. Hala ere, orokorrean ez da euri askorik espero.

Arratsaldean zehar pixkanaka zaparradak urritzen joango dira eta gauean ateri geratuko da, eta giro lasaiarekin amaituko da eguna. Haizeak hegotik baina ahul joko du, eta hozten jarraituko du, eta gehienez 10-12 gradura iritsiko dira termometroak.

Bihar eguna hodeitsu esnatuko bada ere, goizean giro lasaia izango da, baina eguerdi alderako ekialdetik barrena euritara joko du. Arratsaldean zaparradak nagusituko dira, eta une batzuetan mardul xamarrak izan daitezke, bereziki egunaren azken orduan. Haizea orokorrean aldakor antzean ibiliko da, goizean hego ukitu batekin eta arratsaldean ipar-ekialdekoarekin. Gehiago hoztuko du, eta tenperatura 9-11 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!