Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 16a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina ez du euririk egingo, eta giroa lasaia izango da goizean goizetik.

Gainera, goizak aurrera egin ahala, ostarteak nagusituko dira. Arratsalde erditik aurrera eta mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, baina ez du euririk egingo. Hego-haizea ibiliko da. Hozten jarraituko du, eta nekez gaindituko dira 11-13 gradu.

Bihar giro hodeitsuarekin hasiko da eguna eta tarteka euria egingo du. Hala ere, orokorrean ez da euri askorik espero. Arratsaldean zehar pixkanaka zaparradak urritzen joango dira, eta gauean ateri geratuko da, giro lasaiarekin amaituko dugu eguna. Haizeak hegotik baina ahul joko du, eta hozten jarraituko du, gehienez 10-12 gradu harrapatuko ditugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!