Goizean zehar ostarteak gailenduko dira. Arratsaldean hodei asko izango da zeruan eta, nahiz eta aterruneak luzeak izan, han-hemenka eta tarteka zertxobait bustiko du. Gauean giroa lasaitu egingo da. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, baina indarra galduko du. Hoztu egingo du, eta tenperatura gehienez 12-14 gradura iritsiko da.
Bihar eguraldi lasaiarekin hasiko da eguna. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean zehar ordea mendebaldetik barrena hodeiak ugaritzen hasiko dira, ilunabar aldera fronte bat iritsi eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu frontea iristearekin batera. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, frontea iristearekin mendebal/ipar-mendebaldera aldatuz. Berriz ere hoztuko du eta nekez gaindituko dira 11-13 graduak.