Eguraldi lasai eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 13a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, ez du euririk egingo, eta eguraldia lasaia eta atsegina izango da.

Arratsaldean zehar ere antzeko joera errepikatuko da. Azken orduetan mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, baina euririk egin gabe jarraituko du. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduetara iritsiz.

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta han-hemenka euri zipriztinen bat edo beste botako du. Ezer askorik ez, hala ere. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da. Hodei asko izango da zeruan, eta nahiz eta aterruneak luzeak izan, han-hemenka eta tarteka zertxobait bustiko du. Gauean giroa lasaitu egingo da. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, baina indarra galduko du. Tenperaturak behera egingo du, eta 11-13 gradutara iritsiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!