Giro goibela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 23a

Giro goibelarekin hasiko da eguna. Hodeiak oso ugariak izango dira, eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu. Baliteke lehen orduetan tarteka mardul botatzea.

Eguerditik aurrera zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira, eta euri gutxi izango da, gau aldera atertzeko joera hartuz. Haizea aldakor antzean ibiliko da, goizean ipar-mendebaldeko ukituarekin. Tenperaturak gora egingo du, 8-10 gradu harrapatuz. Elur-maila 1.000-1.100 metroan kokatuko da.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, baina nahiko giro lasaia nagusituko da. Zaparrada bakanen bat salbu, nahiko ateri egongo da. Arratsaldean hodei-geruza trinkotu egingo da, eta euritara jo dezake. Zaparradak euri txiki modura emango dira eta ez du askorik egingo. Hala ere, giro motela nagusituko da. Ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko dira 6-8 graduak. Azken orduetan elur-maila 700 metroan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!