Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 20a

Zerua hodeitsu agertuko da goizeko lehen ordutik, baina hodeiek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta tantaren bat salbu, giro lasaia nagusituko da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da.

Akaso, zerua ez da hain estalirik agertuko, baina hodeiek nagusi izaten jarraituko dute. Gauean zerua estalirik geratuko da. Hego-haizea itzuliko da, tarteka bolada biziekin. Epelduko du, eta 12-14 gradu harrapatuko dira.

Bihar giro nahasiarekin hasiko da eguna. Zerua hodeitsu agertuko da, eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, litrotan ezer gutxi pilatuko den. Arratsaldean giroa lasaitu egingo da, atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira. Gauean ordea, hego-mendebaldetik barrena zerua estali eta euritara joko du. Hego-haizeak joko du beste egun batez jarraian. Hoztuko du, eta 11-13 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!