Zaparrada ahulak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 19a

Fronte batek bisitatuko gaitu goizean, eta zerua estalirik mantenduko du.

Zaparrada giroa nagusituko da, baina orokorrean zaparrada ahulak izango dira eta ez da euri askorik espero. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, guztiz atertu gabe. Ipar-haize fina nagusituko da, hoztuko du, eta nekez gaindituko dira 9-11 gradu.

Bihar zerua hodeitsu agertuko da goizeko lehen ordutik, baina hodeiek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta tantaren bat salbu, giro lasaia nagusituko da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da. Akaso, zerua ez da hain estalirik agertuko, baina hodeiek nagusi izaten jarraituko dute. Gauean zerua estalirik geratuko da. Hego-haizea itzuliko da, tarteka bolada biziekin. Epelduko du, eta 12-14 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!