Ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 18a

Hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira goizean, eta eguraldia atsegina eta egonkorra izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, eta gau partean zerua estalita egongo da. Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du. Epelduko du, 14-16 gradu harrapatu arte.

Bihar fronte bat iritsiko da goizean, zerua estalirik egongo da, eta euria egingo du. Zaparrada giroa nagusituko da, eta tarteka mardul xamar bota dezake. Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, guztiz atertu gabe. Ipar-haize fina nagusituko da, eta hoztu egingo du, gehienez 11-13 gradu egingo duelarik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!