Ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 17a

Giro motelarekin hasiko da eguna, eta laino ugari egongo dira.

Hodei horiek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Eguerditik aurrera ateri geratuko da, eta pixkanaka ostarte batzuk irekiko dira eta giro atsegina nagusituko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 11-13 gradu harrapatu arte.

Bihar hodei batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira goizean, eta eguraldia atsegina eta egonkorra izango da. Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, eta gau partean zerua estalirik egongo da. Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 gradu harrapatu arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!