Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 16a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, eta tarteka euri pixka bat egingo du. Ezer handirik ez, hala ere.

Arratsaldean giroa lasaitu egingo da, erabat ateri egongo da, eta ostarte batzuk ere izango dira. Gauean berriro ere hodeiak ugarituko dira. Haizeak hegotik joko du goizean, baina ahul. Arratsaldean mendebaldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egin eta nekez gaindituko ditu 11-13 graduak.

Bihar giro motelarekin hasiko da eguna, eta hodei ugari egongo dira. Tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera eguraldia jasotzen joango da. Erabat ateri geratuko da, pixkanaka ostarte batzuk irekiko dira, eta giro atsegina nagusituko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta arratsaldean hegoaldetik joko du. Tenperaturak antzeko jarraituko du, gehienez 11-13 gradu harrapatu arte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!