Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 13a

Behe-laino pixka bat eta hodei-baxuren bat edo beste agertuko da goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar eguzkiak xurgatuko ditu, eta goiz erditik aurrera giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraituko du, eta halaxe amaituko da eguna. Hego-haizeak joko du, baina indar handirik gabe. Epelduko du, eta 14-16 gradu harrapatuko dira.

Bihar berriro ere litekeena da behe-laino pixka bat eta hodei-baxu hondar batzuk agertzea goizean, baina goizak aurrera egin ahala desagertuko dira, eta giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko joera errepikatuko da. Azken orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik utzi gabe. Hego-haizeak zakar joko du. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 14-16 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!