Ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 12a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina ez da guztiz estalirik egongo eta ateri eutsiko dio.

Gainera, goizak aurrera egin ahala ostarte zabalak nagusituko dira. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina indarra galtzen joango da. Hoztuko du, eta 13-15 gradu harrapatuko dira.

Bihar behe-laino pixka bat eta hodei-baxuren bat edo beste agertuko da goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar eguzkiak xurgatuko ditu, eta goiz erditik aurrera giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean, hodei solteren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraituko du, eta halaxe amaituko da eguna. Hego-haizeak joko du, baina indar handirik gabe. Epelduko du, eta 14-16 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!