Ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 11

Hodei baxu ugari agertuko da goizean, eta goizeko lehen orduan oraindik euri pixka bat izango da.

Hala ere, goiz erdirako atertu eta ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean geroz eta hodei gutxiago ikusiko da zeruan, eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da. Hego-haizea itzuliko da eta zakar joko du, bereziki egunaren bigarren zatian. Tenperaturak gora egingo du berriro, 15-17 graduak harrapatuz.

Bihar zeruan hodei dezenterekin hasiko da eguna, eta lehen orduetan zaparrada bakanen bat bota dezake. Hala ere, ez da ezer askorik izango, eta goizean zehar atertu egingo du. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina baretzen joango da. Tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduak harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!