Oso motel hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 10a

Oso motel hasiko da eguna. Zerua estalirik egongo da eta euri-giroa nagusituko da.

 

Zaparradak ugariak eta ia etengabeak izango dira, baina orokorrean euri txiki modura botako duenez, ez da litro gehiegirik espero. Azken orduetan atertzera egingo du, eta giro nahiko lasaiarekin amaituko da eguna. Haizeak aldakor joko du. Tenperaturak behera egingo du nabarmen, eta nekez gaindituko ditu 12-13 graduak.

Bihar behe-lainoa eta hodei baxuak agertuko dira goizeko lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute, eta giro eder eta atsegina nagusituko dira. Arratsaldean hodei solteren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-haizea itzuliko da eta zakar joko du, bereziki egunaren bigarren zatian. Tenperaturak gora egingo du berriro, 15-17 graduak harrapatuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!