Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 9a

Goizean ostarte zabalekin hasiko da eguna, eta giroa eguzkitsu eta ederra izango da.

Arratsaldean pixkanaka mendebaldetik barrena erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritzen joango dira. Azken orduetan zerua estaliko da, gauean hodeiak trinkotuko dira eta euri pixka bat egin dezake. Hego-haizea oso zakar ibiliko da, bereziki goizean. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 17-19 gradura iritsiz.

Bihar oso motel hasiko da eguna. Zerua estalirik egongo da, eta euri-giroa nagusituko da. Zaparradak ugariak eta ia etengabeak izango dira, baina orokorrean euri txiki modura botako duenez, ez da litro gehiegirik espero. Azken orduetan atertzera egingo du eta giro nahiko lasaiarekin amaituko da eguna. Haizeak aldakor joko du. Tenperaturak behera egingo du nabarmen, nekez gaindituz 12-13 graduak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!