Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 7a

Giro ederrarekin hasiko da eguna, nahiz eta, bailaretan behe-laino pixka bat agertu.

Behin behe-lainoa jaso ostean zeruan urdina nagusituko da, tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertuagatik. Arratsaldean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Hego-haizearen eraginpean izango gara beste gun batez jarraian. Tenperaturak gora egin eta oso balore epelak neurtuko dira urte-sasoi honetarako, 18-20 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!