Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 6a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina hodei horiek apenas utziko duten euririk, eta giro lasaia nagusituko da.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan ez da baztertzen euri zipriztinen bat botatzea, baina huskeria izango da eta gehienean ateri egongo da. Azken orduetan gainera ostarteak nagusituko dira. Hego/hego-mendebaldeko haize biziaren eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak goraka jarraituko du, eta 16-18 graduan joko du goia.

Bihar giro ederrarekin hasiko da eguna, nahiz eta, bailaretan behe-laino pixka bat agertu. Behin behe-lainoa jaso ostean zeruan urdina nagusituko da, tarteka goi-hodei zurixka batzuk agertuagatik. Arratsaldean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Hego-haizearen eraginpean izango gara beste gun batez jarraian. Tenperaturak gora egin eta oso balore epelak neurtuko dira urte-sasoi honetarako, 18-20 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!