Euritara joko du arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 4a

Hodeitsu hasiko da eguna, eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste botako du. Euri askorik ez, hala ere.

Eguerdi aldera giroa lasaiagoa izango da, baina arratsaldean euritarako joera handiagoa izango da. Zaparradak ugariagoak izango dira, eta tarteka mardul botako du, bereziki ilunabarrean. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du eta mendebaldetik arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko dira 8-10 graduak.

Bihar giro bustiarekin hasiko da eguna, eta euri zaparradak botako ditu. Lehen orduan mardul bota dezake. Goiz erditik aurrera pixkanaka euria gutxitzen joango da, eta eguerditik aurrera atertuko du. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta giro lasaia nagusituko da. Gauean hodeiak ugarituko dira, tantaren bat baztertu gabe. Goizeko lehen orduan mendebaldeko haizea altxatuko da, eta gainontzeko orduetan hego-haizeak joko du. Epelduko du eta gehienez 13-15 gradu izango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!