Hodeiak eta ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 3a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina zaparrada isolaturen bat salbu, giroa lasaia izango da, nahiz eta tarteka hodeiak nagusi izan.

Arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira eta ez da baztertzen euri gehixeago egitea. Hala ere, orokorrean ez da euri askorik egiterik espero. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-11 graduan joaz goia.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste emango da. Euri askorik ez, hala ere. Eguerdi aldera giroa lasaiagoa izango da, baina arratsaldean euritarako joera handiagoa izango da. Zaparradak ugariagoak izango dira eta tarteka mardul botako du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko ditu 8-10 graduak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!