Euri giroarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko abenduaren 2a

Hodei askorekin eta euri giroarekin hasiko da eguna. 

Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardulak izango dira, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean aldiz zaparradak dezentez tartekatuagoak izango dira eta askoz ahulago botako du. Gau aldera atertuko du. Hego-mendebaldeko haizeak arratsaldean mendebaldekoari emango dio paso. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko ditu 9-11 graduak.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina zaparrada isolaturen bat salbu, giroa lasaia izango da, nahiz eta, tarteka hodeiak nagusi izan. Arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira eta ez da baztertzen euri gehixeago egitea. Hala ere, huskeria izango da eta orokorrean ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 9-11 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!