Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 30a

Hodei askorekin eta giro tristearekin hasiko da eguna bihar. Hodei horiek gainera tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute.

Litrotan ez da askorik pilaterik espero, baina giroa bustia izango da. Arratsaldean euria tarteka eta ahul egingo du, baina kosta egingo zaio jasotzea. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta nekez gaindituko ditu 9-11 graduak eguneko erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!