Ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 29a

Giro atseginarekin hasiko da eguna, eta hodei gutxi batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira.

Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina ez dute inolako ondoriorik utziko. Gauean ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du.  Hego/hego-mendebaldeko haizeak joko du, gauean ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak gora egin eta gehienez 15-17 gradura iritsiko da. 

Hodei askorekin eta giro tristearekin hasiko da eguna bihar. Hodei horiek gainera tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dute. Litrotan ez da askorik pilaterik espero, baina giroa bustia izango da. Arratsaldean euria tarteka eta ahul egingo du, baina kosta egingo zaio jasotzea. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta nekez gaindituko ditu 9-11 graduak eguneko erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!