Ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 28a

Eguna hodei batzuk ostarteekin tartekatuz hasiko da, baina ateri egongo da, eta goizean zehar ostarteak nagusitzen joango dira. 

Egunaren erdiko orduak politak izango dira, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, gauean fronte bat sartuko da eta horrekin zerua estali eta euritara joko du. Haizeak egunaren gehienean hegotik joko du, gauean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduak harrapatuz. 

Bihar giro atseginarekin hasiko da eguna, eta hodei gutxi batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira. Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina ez dute inolako ondoriorik utziko. Gauean ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du hego/hego-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak gora egin eta gehienez 15-17 gradura iritsiko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!