Epeldu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 27a

Hodei askorekin hasiko da eguna eta arratsaldeko lehen orduak arte han-hemenka euri zipriztinen bat edo beste izango da.

Ondoren pixkanaka atertuko du, eguna giro lasaiarekin amaituz. Haizea aldakor antzean ibiliko da, eta tenperaturak koska polita gora egingo du, 11-13 graduak harrapatuz egunaren erdiko orduetan.

Bihar eguna hodei askorekin hasiko da, baina ateri egongo da eta goizean zehar ostarte politak nagusituko dira. Egunaren erdiko orduak politak izango dira, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mendebaldetik barrena hodeiak ugaritzen joango dira, gauean fronte bat sartuko da eta horrekin zerua estali eta euritara joko du. Haizeak egunaren gehienean hegotik joko du, gauean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 graduak harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!