Euria nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 26a

Euritarako joerarekin hasiko da eguna, zaparrak ugariagoak izango dira goizeko lehen orduan, eta tarteka mardul botako du.

Arratsaldean pixkanaka euri gutxiago egingo du, baina kosta egingo zaio atertzea. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 7-9 graduak harrapatuz. Elur-maila goizeko lehen orduan 800/1.000 metroan kokatuko da, eta ondoren gora egingo du.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, eta arratsaldeko lehen orduak arte han-hemenka euri zipriztinen bat edo beste izango da. Ondoren, pixkanaka atertzera egingo du, eta eguna giro lasaiarekin amaituko da. Haizea aldakor antzean ibiliko da eta tenperaturak koska polita gora egingo du, 11-13 graduak harrapatuz egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!