Giro ilun eta euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 25a

Giro ilun eta euritsuarekin hasiko da eguna, eta euria sarri eta mardul botako du.

Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira, eta zertxobait ahulago botako du, baina giro euritsuak jarraituko du. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak bizi-bizi joko du eta tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko ditu 7-9 graduak. Elur-mailak behera egingo du 1.000 metrora jaitsiz.

Bihar euritarako joerarekin hasiko da eguna, eta oraindik zaparrada batzuk izango dira, bereziki goizeko lehen orduan, tarteka mardul botaz. Arratsaldean pixkanaka hasiko da atertzen. Azken orduetan atertuko du eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batez. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 7-9 graduak harrapatuz. Elur-maila goizeko lehen orduan 800/1.000 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!