Elurra maila baxuetan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 21a

Negu giro betearekin hasiko da eguna; zaparradak nagusituko dira eta elurra maila baxuetan agertuko da.

Egunsentian eta goizeko lehen orduan 300 metrotan agertuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. Ondoren, goizean eta arratsaldean gora egingo du, 800 metrotan kokatu arte. Arratsaldean zaparradek jarraipena izango dute, eta gau aldera gutxiago botako du. Ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko dira 3-6 graduak.

Bihar goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira. Gauean fronte bat iritsiko da eta euritara joko du, eta zaparrada ederrak utziko ditu. Hego-haizea nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 7-10 gradu harrapatuko ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!