Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 20a

Giro kaskarrarekin hasiko da eguna; zerua estalita egongo da eta euri giroa nagusituko da.

Goizean zaparradak nahiko sarri botako ditu, baina ez dira oso mardulak izango. Arratsaldean aldiz euria ugariago eta mardulago botako du, eta tarteka ekaitzak jo eta kazkabarra egin dezake. Ipar-haizeak joko du eta hoztuko du, gehienez 6-9 gradura iritsiko gara. Goizean elur-maila 700-800 metroan kokatuko da, azken orduetan 500 metroan zurituz.

Bihar negu giro betearekin hasiko da eguna. Zaparradak nagusituko dira eta elurraren maila asko jaitsiko da. Egunsentian eta goizeko lehen orduan 300 metroan agertuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. Ondoren goizean zehar eta arratsaldean gora egingo du, 800 metroan kokatu arte. Arratsaldean pixkanaka zaparradak gutxitzen joango dira, egun amaieran atertuz. Ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, nekez gaindituz 3-6 graduak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!