Euritara joko du arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 19a

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina orokorrean ateri egongo da. Arratsaldean ordea euritarako joera areagotuko da fronte baten bitartez.

Zaparradak ugariagoak izango dira eta mardul botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturan ez da aldaketarik izango eta gehienez 10-12 gradura iritsiko gara. Elur-maila arratsaldean 1.100/1.200 metroan kokatuko da.

Bihar giro kaskarrarekin hasiko da eguna; zerua estalita egongo da eta euri giroa nagusituko da. Goizean zaparradak nahiko sarri botako ditu, baina ez dira oso mardulak izango. Arratsaldean aldiz euria ugariago eta mardulago botako du, eta tarteka ekaitzak jo eta kazkabarra egin dezake. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturak beheraka jarraituko du, gehienez  6-9 gradura iritsiko gara. Goizean elur-maila 700-800 metroan kokatuko da eta azken orduetan 500 metroan zurituko du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!