Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 18a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, baina egunsenti aldera tantaren bat bota dezake.

Hala ere, goizeko lehen ordurako erabat ateri egongo da eta pixkanaka ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean ostarte politak irekiko dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, hoztuko du, eta gehienez 9-11 gradutara iritsiko gara.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna eta goizeko lehen ordutik aurrera itsasaldetik euriari ekingo dio. Goizean zaparradak ez dira oso mardulak eta ugariak izango. Arratsaldean ordea euritarako joera areagotuko da, zaparradak ugariagoak izango dira eta mardul botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-haizea nagusituko da, tenperaturan ez da aldaketarik emango, eta gehienez 10-12 gradutara iritsiko gara. Elur-maila arratsaldean 1.100-1.200 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!