Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 16a

Hodeitza aldakorrarekin hasiko da eguna; gehienbat erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira.

Hala ere, ateri egongo da, eta eguraldi atsegina nagusituko da. Arratsaldean hodeiek eta ostarteek jarraipena izango dute, eta giro eder eta atseginarekin jarraituko dugu. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina nabarmen baretuko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 17-19 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!