Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 15a

Hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina tarteka hodei trinkoagoak sartuko dira, eta ez da baztertzen zaparradatxoren bat edo beste botatzea, bereziki goiz erdian eta eguerdi aldera.

Hala ere, arratsaldean hodeiak gutxituko dira, ostarte politak irekiko dira eta eguraldi atsegina nagusituko da. Hego-haizeak goizean zakar joko du, eta arratsaldean pixkanaka indarra galduko du. Tenperaturan aldaketarik ez, 20-22 harrapatuko baititugu.

Bihar hodeitza aldakorrarekin hasiko da eguna; gehienbat erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Hala ere, ateri egongo da, eta eguraldi atsegina nagusituko da. Arratsaldean hodeiek eta ostarteek jarraipena izango dute, eta giro eder eta atseginarekin jarraituko dugu. Hego-haizeak jotzen jarraituko du, baina nabarmen baretuko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 17-19 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!