Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 14a

Erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko da eguna, eta zerua estali xamarrik agertuko da. Hala ere, zaparrada ahul eta isolaturen bat salbu, giro lasaia nagusituko da.

Arratsaldeko lehen orduetan zerua argiago agertuko da, eta ostarte batzuk irekiko dira. Gau aldera berriro ere hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-haizeak zakar joko du, baina indar pixka bat galduko du. Tenperaturak behera egingo du, eta 20-22 graduak harrapatuko ditugu.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina tarteka hodei trinkoagoak sartuko dira, eta ez da baztertzen zaparradatxoren bat edo beste botatzea, bereziki goiz erdian eta eguerdi aldera. Hala ere, arratsaldean hodeiak gutxituko dira, ostarte politak irekiko dira eta eguraldi atsegina nagusituko da. Hego-haizeak goizean zakar joko du, eta arratsaldean pixkanaka indarra galduko du. Tenperaturan aldaketarik ez, 20-22 harrapatuko baititugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!