Hego-haizeak oso zakar joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 13a

Goi-mailako hodei dezente egongo dira zeruan goizean, baina, hala ere, giroa lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen orduak argiak izango dira, baina azken orduetan hodeiak ugarituko dira berriro. Hala ere, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Hego-haizeak oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haize-guneetan eta mendi-inguruetan. Tenperaturak antzeko jarraituko dute, eta gehienez 22-24 gradu izango dira.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko da eguna, eta zerua estali samar egongo da. Hala ere, zaparrada ahul eta isolaturen bat salbu, giro lasaia nagusituko da. Arratsaldeko lehen orduetan zerua argiago agertuko da eta ostarte batzuk irekiko dira. Gau aldera berriro ere hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-haizeak zakar joko du, baina indar pixka bat galduko du. Pixka bat hoztuko du eta gehienez 20-22 gradu izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!