Giro argi eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 12a

Zeruan goi-mailako hodei ugarirekin esnatuko da eguna, baina hodei horiek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giroa argia eta atsegina izango da.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da eta goi-hodei finek zeruari kolore zurixka emango diote, baina eguzkiari trabarik egin gabe. Hego-haizea gailenduko da. Bolada zakarrak edo oso zakarrak utziko ditu eta traba handia egingo du haize-guneetan bereziki. Epelduko du eta gehienez 20-22 gradu izango dira.

Bihar goi-mailako hodei ugarirekin hasiko da eguna. Hala ere, giroa argia izango da. Arratsaldean aldiz pixkanaka barnealdetik barrena hodei trinkoagoak sartuko dira, eta egunaren amaieran zerua nahiko estalirik egongo da. Hala ere, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Hego-haizeak oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haize-guneetan eta mendi-inguruetan. Tenperaturak gora egingo du eta gehienez 22-24 gradu izango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!