Eguraldia lasaia eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 11

Erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko da eguna, baina hodei horiek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldia lasaia eta atsegina izango da.

Eguerditik aurrera erdi-mailako hodeiek desagertzera egingo dute, eta soilik goi-mailako hodei finak izango dira zeruan, eguzkiari batere trabarik egin gabe. Hego-haizea indarrean ibiliko da, bereziki arratsaldetik aurrera, eta azken orduetan bolada gogorrak utziko ditu. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta gehienez 17-19 gradu izango dira.

Bihar zeruan goi-mailako hodei ugari dela esnatuko da eguna, baina hodei horiek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, eta goi-hodei finek zeruari kolore zurixka emango diote, baina eguzkiari trabarik egin gabe. Hego-haizea izango da nagusi. Bolada zakarrak edo oso zakarrak utziko ditu eta traba handia egingo du, bereziki haize-guneetan. Epelduko du eta gehienez 20-22 gradu izango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!