Ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 6a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina ateri egongo da, eta goizean zehar ostarte batzuk irekiko dira, nahiz eta hodeiak nagusi izan.

Arratsaldean berriro ere egoera ezegonkortu egingo da, eta zaparrada batzuk botako ditu, tarteka gogotik bota dezake, ekaitz eta guzti. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 17-19 gradura iritsiz.

Bihar goizeko lehen orduetan hodei dezente izango da eta tantaren bat bota dezake. Hala ere, goizean zehar giro ateria eta atsegina nagusituko da denean. Arratsaldean zehar ordea mendebaldetik beste fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu, tarteka gogotik, bereziki gauean. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 17-19 gradura iritsiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!