Haizeak zakar joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 5a

Erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da goizean goizetik zeruan, baina ateri egongo da eta ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Arratsaldean aldiz, hodeiak trinkotzen joango dira mendebaldetik barrena, eta azken orduetan fronte bat sartu eta euri zaparradak izango dira, uneren batean mardul bota dezakeelarik. Hego/hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki mendi inguruetan eta haize lekuetan. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 20-22 graduan errendituz.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, eta egunsenti aldera zaparradaren bat bota dezake. Hala ere, goizeko lehen orduan ateri geratuko da eta egunaren erdiko orduetan eguraldi lasaia nagusituko da. Arratsaldean berriro ere egoera ezegonkortu egingo da eta zaparrada batzuk botako ditu, orokorrean litro askorik pilatu gabe. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 gradura iritsiz. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!