Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko azaroaren 4a

Goi-mailako hodei fin batzuk zeruan direla hasiko da eguna, non giroa argia eta eguzkitsua izango den.

Eguerditik aurrera mendebaldetik barrena erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, arratsalde erdirako zerua erabat estaliko da, eta ezin da baztertu tantaren bat botatzea. Hala ere, huskeria izango da, eta orokorrean ateri egongo da. Hego-ekialdeko haizeak zakar joko du. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduak harrapatuz.

Bihar erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da goizean goizetik zeruan, baina ateri egongo da eta ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Arratsaldean, aldiz, hodeiak trinkotzen joango dira mendebaldetik barrena, eta azken orduetan euri zaparrada ahulen bat edo beste izango da. Hego/hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki mendi inguruetan eta haize lekuetan. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 18-20 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!