Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 31

Hodei ugarirekin hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko diren. Hala ere, ez da euririk espero, eta giroa lasaia izango da.

Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina tarteka hodeiak trinkoagoak izango dira, eta ez da baztertzen tantaren bat botatzea, bereziki gau aldera. Ezer gutxi, hala ere. Hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, eta 19-21 graduak harrapatuko dira.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira, eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Ezer handirik ez, hala ere. Eguerditik aurrera euritarako joera handiagoa hartuko du eguraldiak, eta orduan zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira. Hala ere, litrotan ez da askorik pilatuko. Goizeko hego-mendebaldeko haizeak ipar-mendebaldekoari emango dio paso arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, eta 18-20 gradutan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!