Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 30a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta dotorea nagusituko zaigu.

Arratsaldean zehar mendebaldetik barrena goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako garrantzirik gabe. Hego-haizea zakar antzean ibiliko da. Tenperaturak gora egingo du 20-22 gradura iritsiz.

Bihar hodei ugarirekin hasiko da eguna, non erdi eta goi-mailako hodeiek zerua nahiko estalirik edukiko duten. Hala ere, ez da euririk espero eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina tarteka hodeiak trinkoagoak izango dira, eta ez da baztertzen tantaren bat botatzea. Ezer gutxi, hala ere. Hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 graduak harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!