Hodeiak eta ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 29a

Hodei askorekin esnatuko da eguna eta han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Goizean zehar atertzera egingo du eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan giro lasaia nagusituko da, eta arratsalde erditik aurrera hodei gehiago agertuko da. Hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, eta tenperaturak 18-20 graduan joko du goia.

Bihar. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizeko lehen orduan, eta eguerdirako eguraldi ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar, mendebaldetik barrena goi-mailako hodeiak ugarituko dira. Hego-haize zakarra izango da, eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!