Eguzkitsu hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 28a

Eguzkitsu hasiko da eguna, nahiz eta, ez den baztertu behar bailararen batean behe-laino pixka bat agertzea.

Goizean zehar jada goi-mailako hodei fin batzuk ikusiko dira zeruan, baina eguzkiari trabarik egin gabe. Arratsaldean goi-hodeiak ugarituko dira, zeruari kolore zurixka emanez, eta azken orduetan erdi-mailakoak ere ugarituko dira, baina batere ondoriorik utzi gabe. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 19-21 gradura iritsiz.

Bihar hodei askorekin esnatuko da eguna, eta han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, goizean zehar atertzera egingo du eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan giro lasaia nagusituko da, baina arratsalde erditik aurrera barnealdetik fronte bat iritsi, zerua estali, eta euritara joko du, zaparrada batzuk utziz. Hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 gradura iritsiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!