Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 26a

Giro triste eta ilunarekin hasiko da eguna.

Zeruan hodeiak nagusi izango dira, eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada tartekatuak emango dira, tarteka mardul xamar botatzea baztertu gabe. Arratsaldean zehar pixkanaka euria gutxitzen joango da, nahiz eta, ez duen guztiz atertzerik lortuko. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta giro freskoa edo hotz puntukoa izango da, nekez gaindituko dira 12-15 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!