Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 25a

Hodeiak zeruan nagusi direla hasiko da eguna, eta giroa ilun xamarra izango da.

Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk utziko, eta eguraldia lasaia izango da. Arratsaldean aldiz, barnealdetik barrena euria iritsiko da. Zaparrada batzuk botako ditu, tarteka mardul botatzea baztertu gabe, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta 15-17 graduan errendituko dira balio altuenak.

Bihar giro triste eta ilunarekin hasiko da eguna. Zeruan hodeiak nagusi izango dira, eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada tartekatuak emango dira, tarteka mardul xamar botatzea baztertu gabe. Arratsaldean zehar pixkanaka euria gutxitzen joango da, nahiz eta, ez duen guztiz atertzerik lortuko. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta giro freskoa edo hotz puntukoa izango da, nekez gaindituko dira 12-15 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!