Ostarte zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 24a

Ostarte zabalekin hasiko da eguna, eta giro eguzkitsuaz eta ederraz gozatuko da egunaren lehen zatian.

Bigarrenean, goi-mailako hodeiak ugarituko dira, eta zeruari kolore zurixka emango diote, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Gauean hodeiak ugarituko dira, eta ez da baztertzen uneren batean euri pixka bat egitea. Haizeak hego-mendebaldetik eta harro joko du goizean, ipar-mendebaldetik finkatuko da arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, eta 18-20 graduan errendituko dira balio altuenak.

Bihar hodeiak zeruan nagusi direla hasiko da eguna, eta giroa ilun xamarra izango da. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk utziko, eta eguraldia lasaia izango da. Arratsaldean aldiz, barnealdetik barrena euria iritsiko da. Zaparrada batzuk botako ditu, tarteka mardul botatzea baztertu gabe, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta 15-17 graduan errendituko dira balio altuenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!