Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 23a

Egunsentian sartuko den fronte batek goizeko lehen orduan euria erruz utziko du eta giro euritsua nagusituko da.

Hala ere, frontea azkar batean pasako da eta eguerdi alderako giro lasaia nagusituko da, nahiz eta, oraindik ezin den baztertu zaparradatxoren bat edo beste botatzea. Arratsaldean zaparradaren bat salbu, ateri egongo eta azken orduan ostarteak irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, bolada harroekin goizean. Tenperaturak behera egingo du, eta 19-21 graduan joko du goia.

Bihar ostarte zabalekin hasiko da eguna eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da egunaren lehen zatian. Bigarrenean goi-mailako hodeiak ugarituko dira zeruari kolore zurixka emanez, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Gauean hodeiak ugarituko dira. Haizeak ipar ukitua izango du egun osoan zehar eta tenperaturak beheraka jarraituko du, eta 18-20 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!