Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 22a

Hodeiak eta ostarteak zeruan tartekatuz hasiko da eguna.

Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Giro lasaia nagusituko da. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da. Gainera zerua argiago agertuko da eta giro ederra izango da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tarteka bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperaturak goraka jarraituko du, eta 23-25 joko du goia.

Bihar egunsentian sartuko den fronte batek goizeko lehen orduan euria erruz utziko du eta giro euritsua nagusituko da. Hala ere, fronte azkar batean pasako da eta eguerdi alderako giro lasaia nagusituko da, nahiz eta oraindik ezingo den baztertu zaparradatxoren bat edo beste botatzea. Arratsaldean erabat atertuko du eta azken orduetan ostarteak irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, bolada harroekin goizean. Tenperaturak behera egingo du, eta 19-21 graduan joko du goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!