Hodei dezente

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urriaren 21a

Hodei dezente izango da goizean, eta tarteka ostarte txiki batzuk ikusiko dira.

Hala ere, apenas utziko duten euririk, nahiz eta, ez den baztertu behar zertxobait bustitzea. Arratsaldean, antzeko joera errepikatuko da, baina zerua zertxobait arinago agertuko da. Gauean, zerua estali eta euritara joko du. Haizeak mendebaldetik joko du, une batzuetan ipar-mendebaldetik eta beste batzuetan hego-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 gradura iritsiz.

Bihar, hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta ez dute ondoriorik ekarriko, giro lasaia nagusituz. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da. Hodeiak trinkoagoak izan daitezke, baina garrantzirik gabe. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tarteka bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperaturak gorantz jarraituko du, 23-25 gradura igoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!